Zarauzko Triatloian zehar hidratatu zaitez Gold Nutritionen eskutik

Gold  Nutrition  Zarautz  1b

Zarauzko Triatloia ibilbide korapilotsua duen kirol-erronka da, partaideak beren ahalmenen muturreraino eramaten ditu-eta. Horregatik, triatloilari guztiek hidratazio egokia beharko dute lehiaketa osoan zehar.

Aurten, anoa gune desberdinetan Gold Nutrition etxeko Gold Drink edaria izango duzue, edari isotoniko zaporetsua. Bere formulak indize gluzemiko handiko karbono hidratoak (dextrosa eta maltodextrina), sodioarekin osatutako fruktosarekin, magnesioarekin, fosfatoekin eta kaltzioarekin bateratzen ditu, ariketa fisikoak egiten dituztenen errendimendua bermatzeko ezinbesteko osagarriak.

Iraupen luzeko ariketa fisikoak egiten dituztenentzat, triatloia kasu, Gold Nutrition oso erabilgarria da, gorputza deshidratazio maila gorenera iritsi eta odoleko azukrea murriztea eragozten baititu. Izan ere, kirolaria ez bada ongi hidratatzen, indarra era abiadura galtzeko arriskuak ditu, behar baino lehenago nekatuz. Honenbestez, hidratazioa egokia bada, errendimendua ere hobea izango da, baita errekuperazioa ere.

Zarauzko Triatloia poltsikoratzen lagunduko dizuen kalitate goreneko edari hau har ezazue!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.