Zarauzko Triatloiaren web-orri berria ikusgai da

NL  Zarautz  1
  • Lasterketaren formatu digitala eguneratu egin da eta erabat irudi berritua du orain,  triatloilariaren beharretara egokitua 
  • Orri nagusiak zazpi atal ditu, eta era azkar eta intuitiboan eskuratu daiteke informazio garrantzitsuena 

Edizio berria, urte berria, irudi berria. Distantzia ertaineko triatloien gailurrean egon arren, Zarauzko Triatloiak etengabe hobetzen eta garatzen jarraitzen du. Horregatik, XXXI. edizioa web orri berriarekin dator, parte-hartzaileen beharretara zehatzago egokitzen dena.

Aste honetatik aurrera, Zarauzko Triatloiaren web orria bisitatzen duten guztiek ikusi ahal izango dituzte aldaketok, atalen egokiera desberdinetik hasi eta diseinu edo itxura berriraino. Formatu berria arinagoa da, ikusgarriagoa, erabiltzaileen nabigazioa errazteko sortua izan baita.

Web orriak hasierako pantaila bere horretan mantentzen du, erabiltzaileak berehala jakin dezan Zarauzko Triatloia zer den, eta nabigaziorako atsegin duen hizkuntza aukeratu dezan (euskara, gaztelera edo ingelesa).

Halaber, atal gutxiago izango ditu eta hurrenkera ere desberdina izango da, informazioa bilatzea errazagoa eta intuitiboagoa izan dadin: lasterketa, zerbitzuak, jarduerak, ezagutu zonaldea, albisteak, babesleak, harremana.

Lehen atalean, lasterketa deritzonean, frogaren gainean jakin behar duten informazioa eskuratu dezakete triatloilariek, dortsala bermatua izan aurretik zein ondoren ezagutu beharreko ñabardura guztiekin. Izen-emate prozesutik hasi eta lasterketaren egitaraura arte, lehiaketaren ibilbideak eta historia, lehen atal honetako informazioa ezibestekoa da.

Gainerako ataletan, era guztietako informazioa eskuratu daiteke: ematen diren zerbitzu desberdinak, antolatutako jarduerak eta babesle nagusiak, esaterako. Hori guztia astero argitaratuko diren albisteez gain, aktualitatearen hariari jarraitu ahal izateko.

Zalantzarik gabe, web orri berria deigarria da berritutako diseinuarengatik, kolorez eta gune zabalagoz betea baitator. Oinarri arin baten gainean, frogaren kolore korporatiboak ageri dira. Apustu berri honen ondorioz, babesle eta laguntzaileak ikusterrazagoak dira, orriaren beheko partean.

Web-orri berria erabilgarriagoa, eskuragarriagoa, arinagoa eta eraginkorragoa izatea nahi genuke. Hori guztia, Zarauzko Triatloia den abentura honetaz ahalik eta gehien disfrutatzeko, baita ikuspegi digitaletik ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.