Zarauzko Triatloiko Laguntzailearen Gida

Animo  Publico  1

Edozein kirol ikuskizunetan garrantzizkoa da partaideentzat aurrez astebururako planifikazio osoa egitea. Baina baita laguntzaileentzat ere. Ibilbidean mugitzerik izango al dut? Non daude toki interesgarrienak? Gida honek dakartza xehetasunak:

Non gaude? 

Zarautz lautada zabal batean dago, Gipuzkoako kostaldean, eta garraio ugarik lotzen dute.

· Autoz, Madrildik 430 kmra, Bartzelonatik 570era, 900era Sevillatik, Valentziatik 550 kmra eta zaragozatik 310 kmra dago.

Euskadin, Donostia 29 kmra du, 90era Bilbo eta 83ra Gasteiz.

· Hegazkinez, hurbilen dauden aireportuak Bilbo, Donostiak eta Biarritz dira (iparraldean).

· Autobusez edo trenez, azken hau Bilbo-Donostia trenbidean.

Zarautzen nola mugitu?

Herrian izango den jendetza asko handitzen dela aintzat izanik, hauek dira gomendio batzuk:

1) Autoz

Herrira autoz iritsi daitekeen arren, bertan mugitzea oso zaila izango da probaren egunean. EZ da gomendagarria lasterketa autoan jarraitzea, trafikoa itxita egongo da eta partaide denak pasa arte punturen batean blokeatuta geldi gaitezke.

2) Txirrinduan / Oinez

Autoak dituen zailtasunak ikusita, zalantzarik gabe txirrindua erabiltzea edo oinez joatea da gure gomendioa.

· Txirrinduko ibilbidea ikusteko Meaga gainera doan errepidean jarri gaitezke, Parrokia inguruan, bertatik bi aldiz pasako baitira triatloilariak, eta hirugarren aldiz Aiarantz abiatzen direnean.

· Oinezko ibilbidea hiritik pasatzen da, beraz kilometro asko egin gabe triatloilariak hainbat aldiz ikusteko aukera ematen digu.

Malekoia, Munoa Plaza, eta Udaletxeko Plaza (helmugan) dira gune nagusiak eta giro handiena bertan egoten da. Baina ibilbideak beste hainbat aukera ditu.

Adibidez, biotopo gaineko pasabidea da aukera horietako bat, Iñurritza inguruan, Zarauzko ekialdean. Zonalde eder honetan lasterketa lasaiago ikus daiteke, triatloilariak oso hurbil daudela, gainera. Hiru birako ibilbidea izanik, hainbat lekutara joan gaitezke, gainera.

Non dago lehiaketaren bihotza?

Zarauzko zonalde batzuek asteburuan ezinbestean bisita behar dituzte triatloilariek eta beren laguntzaileek. Apunta itzazu:

· Malekoia: beharrezkoa da asteburuan, lehiaketa baino lehen edo ondoren, itsasoko ibilbide honen edertasunaz gozatzeko, itsasoari begira. Gainera bertatik pasako dira korrikako tartean triatloilariak.

· Munoa Plaza: Itsasoari begira, bertan hartuko ditugu dortsalak, expo gunea bertan da eta han izan ohi da larunbat gaueko afaria ere.

· Udaletxeko Plaza: Beste bietatik oso hurbil dago, helmuga bertan da eta sariak ere han banatzen dira.

Bide batez, malekoi inguruan Turismo Bulegoa dago (Nafarroa Kalea 3), lurraldeari buruzko beste informazioren bat behar badugu.

Zalantzak ditut…

· Igeriketako irteera ikustera Getariara autoz joan al naiteke?

Irteera baino ez baduzu ikusi nahi, ez duzu arazorik. Baina trafikoa 13:50etatik 17:35etara itxita izango duzu eta ezingo duzu Zarautzera itzuli.

· Argazkiak egin eta animatzeko, non da lekurik onena?

Animazio handiko lekuak txirrinduko ibilbidean Meagarako igoera eta Txurruka gaina izaten dira. Azken honetara iristeko, paseo luzeagoa dugu, kanping gaineta igo eta gero herrira oinez jeitsi behar baita.

Aiako Pareta mitikora ere joan zaitezke, baina zailtasun bat du: autoz joan beharko duzu eta azkenak pasa arte ezingo duzu Zarautzera itzuli.

Oinezko lasterketan, Kale Nagusia jendez betetzen da eta helmugako ingurua ere bai. Baina ibilbide osoan hainbat toki ditugu. Malekoia, Musika Plaza

Zirkuituan nola ibili jakin nahi baduzu, sare sozialetan edo posta elektronikoz galde diezagukezu. Zure zain gaude!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.