#ZTri2015 eta ‘Desafío Doñana’ senidetuta

Desafío Doñana con el #ZTri2015
BH Zarauzko Triatloiak betidanik izan du ospe desberdina, igeriketak ezohiko luzera duelako, Aiako pareta delako edota ikusleen babesak parekorik ez duelako, ibilbide osoan zehar txalo artean hartzen baitituzte lehenak zein azkenak. Horregatik guztiarengatik, benetan pozten gaitu ‘desberdin’ ospea duen beste lehiaketa honekin senidetzeak, Desafío Doñanarekin..

Desafío Doñana 2015 datorren irailaren 19an egingo da. Dagoeneko seigarren ekitaldi honetarako gelditzen diren egunak zenbatzen hasiak gara eta izena emateko epea zabaldu da. Andaluziako Hezkuntza, Kultura eta Kirol Sailak antolatua, Espainian egiten den iraupen-proba gogorrenetakoa da. Seigarren urtez Doñanako Parke Nazionala zeharkatuko du, Europa osoko gune ekologiko garrantzitsuenetakoa.

Lehiaketaren leloa ‘Erronka onartzen al duzu?’ da eta hiru kirolez osaturiko erresistentzia-proba da: txirrindularitza, igeriketa eta korrika-saioa. Bere alorrean ez du antzekorik eta bere berezitasun nagusia saio bakoitzaren hurrenkera eta distantziak dira. Ibilbideak parekorik ez duen inguru naturalak zeharkatzen ditu eta honi guztiari igeriketako saioan Guadalquivir ibaiaren mareak eta korronteak gehitu behar zaizkio.

#ZTri2015-eko afaria amaitzean parte-hartzaileen eta adiskideen artean lehiaketa honetarako bi dortsal zozketatuko ditugu. Zalantzarik gabe gau horretako opari nagusietakoa izango da.

Lehiaketa honi buruzko informazio gehiago jaso edota izena eman ahal izateko, probaren web orri ofiziala duzue: www.desafiodonana.com. Lehiaketaren gaineko informazioa honako sare sozialetan ere jarraitu daiteke, https://www.facebook.com/desafiodonana; Twitter: https://twitter.com/desafiodonana eta Instagram: http://instagram.com/desafio_donana/.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.