skip to Main Content

Igoera gogoangarriak ikusi ditu bere asfaltoak, izerdi ugari xurgatutakoa da, kateak eta kanbioak apurtutakoa, eta milaka kirolari profesional eta afizionatuk ahaztuko ez dituzten uneak bizi izan ditu Aiako Muroa deitzen den kondairazko penditzak.

Igoera beldurgarri honen inguruan kondairak bolo-bolo dabiltza, baina datuek ez dute gezurrik esaten. Igoera klasikoak 1,3 km-ko luzera du, eta 200 metroko desnibela, batez beste %14,5 penditzarekin eta %28ko pikoarekin.

Aiako MuroaBenetako pareta bat da, urterik urte Zarauzko Triatloiko parte hartzaileek sentipen kontrajarriekin igotzen dutena: igotzeko grinaz, baina ahalik eta lasterren pasa dadila. Ez da aldapa bakarra, hiru penditz gogor dira, oso gogorrak, eta dena ematea ezinbestekoa da.

Bitxia da, baina urteren batean ez da igo, arrazoi desberdinak tarteko. Eta parte hartzaileek beti eskatu dute ibilbidean berriro sartzea.

“Eliteko kirolariak zailtasunekin ikusten dituzun aldapa urri horietako bat da. Entrenatzen egin nuenean benetako nekeak izan nituen” dio Egoi Martinez txirrindulari profesional ohiak, Tourrean eta Espainiako Vueltan ibilitakoak.

Beste izaera bateko erronka 

Aiako Muroa-ren zailtasuna ez da igotzeko bizikleta gainean gibela okertzea eskatzen duen penditza bakarrik. Garapen egokia eramatea ezinbestekoa da goraino arnasarekin iristeko. Eguraldia ere erabakiorra izan liteke. Izan ere, euriarekin asfaltoa irristakorra da, eta igoera nabarmen korapilatzen du. Zutik jartzea ia ezinezkoa da bustitako lurrean.

Pintadaz beteriko asfaltoa, batik bat hasieran, adoretsuek lehen desnibela ikusten dutenean.

Aiako Muroa

“Hegan ikusten nuen neure burua, kilometroak haize batean pasatzen baitziren. 65. kilometroa iritsi zen arte, Aiako pareta. Hark errealitatera ekarri ninduen. Nola egin dezakete horrelako penditza duen errepidea? Baina…hau ezin du inork igo!”. Hala zioen iazko bigarren sailkatuak, Judith Corachanek bere blogean.

Hitz hutsalik gabea. Kili-koloren aurkakoa. Aiako Muroak ausartenak kirolaren gailurrera daramatza, Euskadiko igoera klasiko batean. Aiako Muroa ez balego, norbaitek jarri beharko luke.

ANTOLATZAILEA

ERAKUNDE BABESLEAK

BABESLE NAGUSIAK

BABESLEAK

LAGUNTZAILEAK

Back To Top