Programa
Ekainak 12, ostirala
- 17:00 – 20:00 – Dortsal banaketa.
Ekainak 13, larunbata
- 09:00 – 10:30 – Dortsal banaketa.
- 11:00 – 13:15 – Lehiaketako materiala uzteko Boxeetako sarrera.
- 11:00 – 13:15 – Kontsigna.
- 12:00 – Parte-hartzaileek Getariara joateko lehen autobus irteera.
- 13:15 – Parte hartzaileen azken autobus irteera Getariara.
- 14:00 – Emakumezkoen irteera.
- 14:10 – Gizonezkoen irteera.
- 18:00 – Lehen triatleteten helmugaratzea.
- 19:30 – Sari banaketa
Zerbitzuak
TRIATLETA POLTSA
- Kamiseta oroigarria
- Triatleta dortsala
- Igeriketako txapela
- Pegatina txantiloia
- Kalkomaniak
- Akreditazio eskumuturrekoa
ANOA GUNEAK
226ers produktuak.
KONTSIGNA
Zarauzko MERKATU plazan (Boxeetatik 150 m-ra) kokatuko da kontsigna.
ZERBITZU MEKANIKOA
Boxeetako sarreran zerbitzu mekanikoa eskainiko duen postu bat egongo da..
IRTEERA GARRAIOA (GETARIAKO HONDARTZA)
Parte-hartzaileen erosotasunerako, antolakuntzak parte-hartzaileak Boxeen eremutik Getariako hondartzan dagoen ZARAUZKO TRIATLOIAko irteerara garraiatuko dituzten autobusak ahalbidetuko ditu.
META ONDORENGO KARPA
Iritsi eta gero, triatleta guztiek helmugaren ondoko karpan sartu ahal izango dute. Karpa honetan triatletek egindako ahalegina berreskuratu ahal izango dute. Karpa hau triatletentzako eta akreditazioa duten pertsonentzako soilik da.
MASAJE KARPA
Triatletek giharrak masaje karpan berreskuratzeko aukera izango dute.DUTXAK
Triatletek dutxak izango dituzte eskura lasterketaren ostean. Lekua: Oteiza Lizeoa-Antoniano
Sariak
TRADEINN ZARAUZKO TRIATLOIAren antolakuntzak 23.600 Euro banatuko ditu sarietan sailkatutako bost onenen artean (ikus beheko taula).
Postua
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
Gizonezko eta Emakumezko S.
- 6.000 €
- 3.000 €
- 1.500 €
- 800 €
- 500 €
OHARRA:
Diru sari guztiak lasterketaren ondorengo astean banku transferentzia bidez entregatuko dira eta dagokion atxikipenaren mende egongo dira. Dopinaren aurkako kontrola egonez gero, ezin da ordainketa eraginkorrik egin Eusko Jaurlaritzak emaitzak jakinarazi arte.
Lehen hamar triatletek, gizonezkoek zein emakumezkoek, doako izen ematea ziurtatuko dute hurrengo edizioan.
Lehen hogei triatletek, gizonezkoek zein emakumezkoek, hurrengo 3 edizioetarako dortsala ziurtatzen dute. Dortsal horiek ordainduko dira.
Bittor Uyarra saria: Helmuga zeharkatzen duten Zarauzko lehen emakume eta gizonezkoak dagozkien txapelak jasoko dituzte. 2019az geroztik, sari honi Bittor Uyarra saria deitzen zaio, Bittor Uyarraren omenez (Klubaren eta Zarauzko Triatloiaren babesle eta sustatzailea).
Zirkuituak

Atletaren gida
Triatleta Gida kontsultatu dezakezu eta bertan beharrezko informazio guztia aurkituko duzu: ordutegiak, eskuragarri dauden zerbitzuak, …
TRADEINN ZARAUZKO TRIATLOIA 2026eko triatleta gida proba hiru aste lehenago argitaratuko da.
ZIRKUITUAREN INGURUKO INFORMAZIOA

2,8 km IGERI
Getariatik Zarautzerako igeriketa zeharkaldi hau ITSASO IREKIAN egiten da eta oso garrantzitsua da horrek dakartzan zailtasunetarako prestatzea (korronteak, olatuak, orientazioa, …).
DENBORA KORTEAK
ordu 1 gizonezkoentzat.
1 ordu eta 10 minutu emakumeentzat.
ANOA GUNEA
Irteera baino lehen, ur botilak egongo dira likido hornidura gisa. Triatleta eta bidelagun guztiei eremua garbi uzteko eskatzen zaie.

80 km de TXIRRINDULARITZA
Zirkuitua, 32,2 kilometrotako itzuli bat eta 47,8 kilometrotako beste itzuli batez osatzen da, guztira 80 kilometro osatu arte.
Meagako mendatea 3 aldiz igo beharko da. Ez da oso malda handia duen mendatea (% 3,5eko batez bestekoa), baina luzera nabarmena (3,9 km) du.
SAN BLASKO MUROA
Zirkuitua aldatzearen arrazoi nagusia txirrindularitza-zirkuitu kontrolatua, ia itxia, lortu ahal izatea da eta horrela triatleta gehiago babestu eta bere segurtasuna bermatzea da.
Zirkuitu berri hau ez da Aiako Muro famatutik zeharkatuko baina gure inguruko orografiari esker, Aiako Muroaren ordez San Blasko Muroarekin ordezkatuko da. Horrela txirrindularitza zirkuituaren izaera epiko eta ikusgarriari eutsiz.
San Blasko Muroa, Zarautzetik gertu izanik, bide ona da zure lagunentzat txirrindularitza tartearen gogortasunaz gozatzeko.
Gomendioak:
- Gehieneko malda %20.
- Maila ertaineko txirrindularientzako gomendatutako garapena: 34 hortzetako platera eta 28 edo 30 hagin pinoia.
KORTE DENBORAK
Tarteko 3 mozketa daude:
- Km 32,2 Zarautzen, lehen itzulia amaitzerakoan 16:30etan
- Km 62,2 Zumaiako biribilgunean 17:47etan
- Km 80 Boxeetako sarrera baino lehen 18:30etan
Ordutegi horiek gizonezkoei zein emakumezkoei aplikatuko zaizkie. Adierazitako orduetan ebaki puntura iritsi ez diren triatletak epaileek deskalifikatuko dituzte, trafikoan normaltasuna lehenbailehen berreskuratzeko eta une horretatik aurrera kanpoan gelditzeari utziko diote probaren estaldura.
ANOA GUNEAK
Meaga (Loinaz baserria), km 1,8, 34 eta 74: Ura + Powerade + gel eta barritak + platanoak
Zumaiako biribilgunea, km 62: Ura + isotónico + gel eta barritak

20 km OINEZKO LASTERKETA
TradeINN Zarauzko Triatloiako oinezko lasterketako ibilbideak leku ederrak zeharkatzen ditu, hala nola dunen gaineko pasabidea, Malekoia eta Kale Nagusia. Zale ugari biltzen da bertan.
Zirkuitua 6,2 kilometroko zirkuituari hiru itzuli ematean datza, Malekoian kokatuta dauden Boxeetak hasi eta Udaletxeko plazan amaituz, guztira 20 kilometro osatuz.
Itzuli-zenbakizko eskumuturrekoak Boxeetara iritsi aurretik banatuko dira, Malekoian.
KORTE DENBORA
14. Km (azken itzulia) 20:15etan.
ANOA GUNEAK
Higer kalea, km 0,4, 6,6, 12,8 y 19: Ura + Coca Cola + isotonikoa + gel eta barritak + platanoak
Ikastolako parkea, km 3, 9,2 y 15,4: Ura + Coca Cola + isotonikoa + gel eta barritak + naranjak













