Ezagutu ingurua

EZAGUTU INGURUA

ZARAUTZ

Hondartza eta jai giroa

Zarautz euskal kostaldeko udalerri ezaguna da, bere hondartza handiagatik eta surfa egitera gonbidatzen duten olatuengatik. Bertako festek, museoek, dendek, pintxoek, txakolinak eta paisaiek Zarautz leku erakargarria izaten laguntzen dute, udaran bisitari asko izatera iristen delarik.

Kontaktua: Zarauzko Turismo Bulegoa

Nafarroa kalea 30, 20800 Zarautz
Telefonoa: 943 830 990 / Fax: 943 835 628

GETARIA

Portua eta gastronomia

Getariako arrantza-portua, Kantauriko onenetakoa, bertako jatetxe eta erretegiak, eliza eta Erdi Aroko hiribildua. Getariako txakolinarekin batera, arraina plantxan txingarretan dastatzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Kontaktua: Getariako Turismo Bulegoa

Aldamar parkea 2, 20808 Getaria
Telefonoa: 943 140 957

ZUMAIA

Flysch eta alde zaharra

Zumaia itsas izaera nabarmena duen herri txiki bat da. Bere alde zaharreko kaleek Mariren heroismoa islatzen dute, itsasoan jokatu zuen erreskateagatik ezaguna den benetako heroia. Zumaiak ere balio unibertsaleko altxorra gordetzen du, Flysch-a.

Kontaktua: Zumaiako Turismo Bulegoa

Kantauri Enparantza 13, 20750 Zumaia
Teleefonoa: 943 143 396 / Fax: 943 861 531

ORIO

Arrantza eta tradizioa

Orio arrantza tradizio luzea duen kostaldeko herria da. Alde zaharrean aurkituko dituzu jatetxerik onenak ahosabai zorrotzenentzat. Orio, gainera, oso ezaguna da arraun munduan egin duen ibilbideagatik. Oraingoz, etxeko trainerua da Kontxako Bandera gehien irabazi dituena.

Kontaktua: Orioko Turismo Bulegoa

Aritzaga kalea 1, 20810 Orio
Telefonoa: 943 835 565 / Fax: 943 835 565

AIA

Itsasoa eta mendia

Aia mendiz inguratutako landa-udalerri handia da, eta Kantauri itsasoaren ikuspegi pribilegiatua eskaintzen du. Balio naturalista handia du, Pagoetako parke naturala bere mugen barruan baitago. Alde zaharrean gastronomiarik onena dastatu ahal izango duzu, eta inguruetan bakea sentitu ahal izango duzu.

Kontakua: Aiako Udaletxea

Gozategi Enparantza 1, 20809 Aia
Telefonoa: 943 131 144 / Fax: 943 134 104