BH txirrinduak izango dira Zarauzko Triatloian erabilienak

BH txirrinduak izango dira Zarauzko Triatloian erabilienak

20 minutu eskasetan agortu ziren plaza guztiak eta izena ematea lortu dutenen %31-k froga babesten duen markako bizikletak erabiliko ditu.


BH ZTri Boxes
BH Zarauzko Triatloiak izena emateko epea zabaldu eta 17 minutura eskegi zuen ‘txartelik ez’ zioen kartela. Marka berria da, triatloiak duen osasun onaren erakusle eta Zarauzko lehiaketak duen jarraitzaile andanaren adibide.

Izena ematea lortu zuten 600dik gora kirolariek eskainitako datuek emaitza interesgarriak erakusten dituzte. Adibidez, BH izango da gehien erabiliko den bizikleta marka. Gasteizko etxe hau da frogaren babesle nagusia eta parte hartuko duten kirolarien %31ak baino gehiagok BH baten gainean egingo dute txirrundu-ibilbidea. Honako hauek dira bizikletei buruzko datu zehatzak:

MarkaKopurua
BH203
Orbea77
Specialized48
Giant30
Trek19
Argon 1818
Otras226

Izen-ematea bete zuten kirolarien jatorriari dagokionez, %55 Katalunia, Madril edota Valentzia bezalako elkarteetatik etorriko da, eta bada Frantziar errepublikatik hurbilduko den triatleta talde bat ere.

Aipagarria da, halaber, parte-hartzaileen %10 emakumeak izango direla.

‘BH Zarauzko Triatloia”-ren hogeita bederatzigarren edizioa, ohikoa den bezala, ekaineko bigarren larunbatean egingo da. Beste urte batez BH izango da lehiaketako babesle nagusia eta bere eskutik Ztri 15-ek distantzia honetako espezialista onenak izango ditu aurrez aurre.

Share this post