2017ko Zarauzko Triatloiko babesleak
Gure lehiaketan konfiantza duten enpresen babesa izango du beste urte batez Zarauzko Triatloiak. Aurrera egiteko ezinbestekoak dira.
Aurten ere edizio hau handi egiten gure bidaia lagun izango diren enpresak labur aurkeztu nahi dizkizugu.
GESALAGA
Gure lurraldeko familia-enpresa honek 30 urteko ibilbidea du eta iaz lasterketa ondorengo otordua eman zigun. Kalitate goreneko jakien aldeko apustua egiten du Gesalagak, benetako produktuak sortzeko, hanburgesetatik krepeetara.
‘Croqueta Y Presumida’ izenarekin merkaturatzen dituzten kroketak dira beren produktu ezagunena. Urdai-azpikoz eginiko ohiko kroketatik hasi eta txokolatezko kroketa bitxiraino.

HVJNVVKTN
EL DIARIO VASCO
Euskadin ospe eta historia luzeena duen komunikabideetako bat ere ondoan izango dugu. Informazio orokorra Gipuzkoako ikuspegitik eskaintzen du, eta lurraldean %84ko barneratze kuota dauka. Bozgorailu garrantzitsu honek gure lehiaketa ezagunago egiten lagunduko digu.

JCDNJKR
2XU
Australiako konpresio jantziak egiten dituen etxea ere hemen da beste urte batez. Triatloian geroz eta indar handiagoa hartzen ari da, 2XUren konpresio-produktuek kalitate handia baitute, ariketa fisikoa egiten ari direnentzat zein ondoren berreskuratu nahi dutenentzat.
Neoprenoak, galtzerdi konpresiboak, mailak, galtzerdiak eta bestelako tresnak. Guztiak bertatik bertara ikusi ahal izango dituzu expo-gunean. Bermatutako kalitatea.

KJDVNKJV
GOLD NUTRITION
Aurtengo anoa postuetan etxe ofiziala izango da Gold Nutrition. Kirol-elikagaietan erreferentziazko etxea da, Portugalen sortua eta I+Gren aldeko apustu garbia egiten ari da. Lehiakideok beren gelak dasta ahal izango dituzue lasterketako anoa-postuetan.

JVNJV
CONSERVAS CAMPOS
Kontserba ezagunen egilea, Bermeoko itsas bazterrean sortu zen, eta kirolaren eta bizitza osasuntsuaren aldeko apustua egiten jarraitzen du.
1921ean bi familia bateratzean sortua, Conservas Camposek itsasoko jaki ederrenak dakartza gure mahaira. Hegaluzea, hegalaburra eta atun zuria kontserban, antxoak, mejiloiak eta izoztutako hegalaburra eta hegaluzea. Ez galtzeko modukoak.

JDNJK
POWERADE
Nork ez ditu barruak errefreskatu edari honekin, kirola egin ostean batik bat. Alorrean lider da mundu mailan, eta aromatizatutako edaria eskaintzen digu karbono-hidratoz betetako soluzio elektrolitikoan. Hiru zapore eta kolore ezagunetan: Ice Storm, Citrus Charge eta Blood Orange.

JDJNKRV
KUTXABANK
Zarauzko Triatloiko finantza erakunde ofiziala Kutxabank da, eta beste urte batez gure helmuga jantziko du. 2012an sortu zen bankua hiru euskal Aurrezki Kutxen bateratzearen ondorioz. 100 urtetik gorako historian zehar, gure lurraldeko gizarte, kultur eta kirol ekintzak babestu ditu.

HCDBHJF
GSPORT
Goi mailako lehiaketarako materialeak, erosotasun gorenekoak eta errendimendu handikoak. Espainiar enpresa honek txiirindularitzarako, triatloirako eta korrikarako jantzi pertsonalizatuak eskaintzen ditu, urteetan metatutako jakinduriarekin.
Zarauzko Triatloiko partaideek beren helburuak lortzeko Gsportenak bezalako produktuak behar dituzte.
