Trafiko mozketak
Ekainaren 8an arratsaldeko 15:00etan egingo den den XXXIII.Zarauzko triatloia dela eta, ondorengo trafiko mozketak izango dira:
–GI-2633 errepidea, Zarautz, Meagas gaina, Aizarnazabal eta Oikia artean errepidea itxita egongo da 15:30tatik 18:00 arte.
– N-634 errepidea itxia egongo da 16:00tatik 18:30 arte Zumaia eta Zarautz artean (Zarautzerako norantzan).
Trafikoa A-8tik barrena bideratuko da.
–N-634 errepidea Zarautzetik Oriorako norantzan itxita egongo da 17:00tatik 18:45 arte, Zarautz eta Orio artean.
Trafikoa A-8 tik barrena bideratuko da.
–Gi-3161 errepidea Aia eta Orio artean errepidea itxita egongo da 17:25tatik 19:15arte Lokateko bidegurutzetik Oriora arte.
–Txurruka eta Zarautz arteko errepidea moztuta egongo da bi norabidetan 17:35tatik eta 19:30 arte.
–Zarautzen N-634 errepidea 17:00tatik 19:30 arte mozketak edukiko ditu . Zigordia ,Seitximeneta ,Manzisidor eta Gipuzkoa kaleak Seitximeneta eta San Francisco artean moztuta egongo dira 17:50tatik 21:30 arte.