INVERSE, hasieratik amaierara #ZTri2015-ekin
BH Zarauzko Triatloiak INVERSE etxearen babesa izango du berriro proba kolorez betetzeko
INVERSE-k, iaz egin zuen bezala, Zarautz kolorez beteko du ekainaren 13an. Kirol pertsonalizatuko produktuak egiten dituen etxe honek diseinatu du helmugara iristen diren guztiek jasoko duten Finisher #ZTri2015 kamiseta. Horrez gain, Zarauzko kirolaren galan aintzatetsi zen bezala, lehiaketa mitiko honen benetako arima diren 250 boluntarioak jantziko ditu.

INVERSE-n babesa haratago doa aurten eta irteerara bere arma guztiak ekarriko ditu. Victor del Corral eta Dolça Olle izango ditu kirol esparruan ordezkari. Apustu irabazleak dira biak, ibilbide oparoa baitute eta, beraz, Udaletxean txapela janzteko aukera handiak dituzten kirolariak.
Gora-behera handiko denboraldia darama Victorrek, baina osasunez osatu ondoren irabazteko faborito nagusietakoa da. Txirrinduko ibilbide malkartsua bere espezialitatea da eta oinezko ibilbide laua bere duatleta jatorriari ongi egokitzen zaio, alor honetan denbora bikainak egiten baititu.
Dolça Ollé kataluniarrak seigarren postu gazi-gozoa eskuratu berri du Bilboko Triathloian, baina proba honetako podiumera igotzeko gogorik eta kalitaterik ez zaio falta.
Aprobetxa ezazu ostiralean eta larunbatean Munoa Plazan egingo den triatloilariaren ferian INVERSE-k dakartzan denboraldiko berrikuntza guztiak ezagutzeko. Enjoy your Power!