Zehaztu da Zarauzko Triatloiko zirkuitua
Zarauzko Triatloiaren XXXIII. edioziorako hilabete baino gutxiago falta da, eta antolakuntzak zehaztu du aurtengo probako ibilbidea.
Igeriketako eta korrikako sektoreak iazko berak dira. Parte hartzaileek bizikletako ibilbidean topatuko dituzte aldaketarik handienak. Zumaiako autopista irteerako gunean trafiko arazoak ekitideko xedearekin, lasterketa ez da handik pasako aurten, eta Oikia eta Aizarnazabal aldera bideratu da. Inguru horretatik Zarautz alderako itzulia kostaldeko errepidetik egingo
dute parte hartzaileek bizikleta gainean.


