Zarauzko Triatloiaren 34. edizioa irailera begira ari da lanean data berri baten bila
Zarauzko Triatloi Elkarteak azken bilerak egin ditu, eta, Covi-19aren krisiak gaur egun eragin duen egoera ikusita, erakundeak hau erabaki du:
1° Ekainaren 13an aurreikusita zegoen Zarauzko Triatloiaren 34. edizioa, hasiera batean irailera pasako da.
2° Agintariekin elkarlanean ari gara data berri bat lortu ahal izateko.
3° Ekainaren 10a izango da 2020ko data berria erabakitzeko azken eguna. Datarik eduki ezean 2021. urtera pasako da 34. Zarauzko Triatloia.
4° Baja eman nahi duen triatleta orok, zenbatekoaren %100a jasotzeko aukera izango du eta, horretarako, bi epe irekiko dira:
– Apirilaren 13a eta 26a bitartean.
– Data berria iragarri eta hurrengo 10 egunetan.
5° Behin baja emanez gero, Zarauzko Triatloiaren 34. edizioan parte hartzeko aukera galduko da.
6° Irailerako data lortzen ez bada, baja eman ez duten triatletek 2021eko ediziorako dortsala ziurtatuta izango dute.
Aldez aurretik, barkamena eskatu nahi dizuegu sortutako eragozpenengatik.