ORCA Demo Day 2024/05/11

ORCA Demo Day 2024/05/11

Eguraldi eta itsasoaren egoeraren iragarpenak ikusita datorren maiatzaren 11an izango da  ZTEk, Orcarekin elkarlanean, urtero antolatzen duen ORCA Demo Day. Bertan markaren neopreno desberdinak probatzeko aukera izan dezakezue.

Ekitaldia eta lehenengo deialdia 09:30etan izango da Munoa plazan egongo den Orcako karpan. Bertan, markaren produktu-arduradunak neopreno modelo eta teknologiei buruzko azalpen labur bat emango du, eta beste aldetik, Helene Alberdi eta Ruben Ruzafa triatletak ere izango dira igeriketako arlorako gomendioak emanaz.

Produktua aurkeztu ondoren, neoprenoa lehenengo txandan probatu nahi duten pertsonei emango zaie arreta. Modelo eta taila kopuru mugatua dago eta, beraz, iritsitako ordenaren arabera erantzungo da.

10:30ean Getariako hondartzara eramango gaituen autobusa hartuko dugu.

Denok hondartzan prest gaudenean, 3 irteera egingo dira, mailaren arabera bereizita:

11:00

11:05

11:15

Ez da lasterketa bat, produktuak probatu eta itsaso zabalean dugun sentsazioak probatu nahi ditugu, 2024ko TradeINN Zarauzko Triatloiko igeriketa segmentua ezagutzeko. Lasai hartzea gomendatzen dizuegu eta, batez ere, gozatzea.

Zuen bertaratzea baieztatzeko ondorengo formularioa betetzea eskertuko genuke. Getarira eramango zaituzten autobusen kudeaketa errazteko besterik ez da. ORCA demo day

12:30ak inguruan denok  lunch txiki bat egongo da karparen ondoan eta  bigarren deialdi horretan beste neoprenoren bat probatzeko aukera emango da.

Share this post